Loading

Kargatzen

arabaeus Egoitz Elektronikoa

Bilaketarako inprimakia

2019/11/15 16:11:14

ZERBITZUAK

  • Informazio interesgarri berri bat

  • Nola erabili ziurtagiri digitalak

  • Baimenak

RSS

RSS sistemaren bidez herritarrek Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan biltzen den informazioa eskura dezakete bertan sartu gabe.

Zer dira RSS kanalak?

RSS ingelesezko Really Simple Syndication esamoldearen akronimoa da; euskarazko ordaina “sindikazio oso erraza” da.

RSS formatuaren bidez webguneetako berriak azkar eta doan banatzeko erabiltzen diren dokumentuak sortzen dira. RSS dokumentuak irakurrita webgune jakin batzuk eguneratu diren eta berririk dagoen jakin daiteke haietan sartu gabe.

Nola erabili RSS jarioak

Nahi izanez gero, herritarrek RSS jarioa erabil dezakete Egoitza Elektronikoko informazioa eskuratzeko.

Horretarako, informazio jario egokia hautatu behar dute Egoitza Elektronikoan.

Harpidetutako jario bat eguneratzen den bakoitzean, herritarrek berrien jakinarazpena jasoko dute. Hau da, ez dute edukiko Egoitzan sartu beharrik interesatzen zaien zerbait gertatu dela jakiteko. Jakinarazpenean Egoitzarako esteka egongo da.

RSS jarioak irakurtzeko moduak

Egoitza Elektronikoan gertatzen diren berrien jarioa irakurtzeko programen bitartez (web sorburuak irakurtzen dituzten programak) harpidetutako izapideen inguruko informazioa jaso daiteke sistema eragilearen mahaigainean, helbide elektronikoan edo web aplikazioetan.

Jarraian RSS jarioak irakurtzeko erabiltzen diren aplikazioak azalduko dira. Orrialde honetako eskuineko zutabeko estekak klikatuta aplikazioen azter daitezke.

  • Mahaigaineko jario irakurleak. Ordenagailuan instalatzen dira (Adibidez: FeedReader).
  • Nabigatzaileko jario irakurleak. Nabigatzaile eta posta kudeatzaile batzuetan (Mozilla Firefox, Iexplorer 7, Opera, Thunderbird…) jarioak irakurtzeko programa bat dute. Kanalak zuzenean harpidetu daitezke edo bestela luzapenen bitartez (Adibidez: Mozillan, Sage).
  • Lineako jario irakurleak. Erabiltzaileak ez du ezer instalatu behar. Nahikoa da webgune batean alta ematea jarioak irakurtzeko. (Bloglines, Netvibes, Google Reader).

Probintzia Plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa +34 945 181818. Fax +34 945 181754. e-Posta: diputaciondigital@araba.eus
© Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava, 2010