Loading

Kargatzen

arabaeus Egoitz Elektronikoa

Bilaketarako inprimakia

2019/06/25 07:27:33

ZERBITZUAK

  • Nola erabili ziurtagiri digitalak

  • Baimenak

Baimenak

Zer da baimen zerbitzua?

Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren zerbitzu berria da, aurretiaz baimena duten erabiltzaileei beste baten kontura prozedura telematikoak gauzatzeko aukera ematen diena, kontrolatutako eran.

Zertarako balio du?

Zerbitzu honen erabiltzaileak izan daitezke, besteak beste:

  • Gestoriak, enplegatuek haren bezeroen kontura egiten dituzten izapideak kudeatzeko (ikus 1. adibidea).
  • Enpresak, beren enplegatuak lan jakin batzuk egiteko gaitzen dituztenak (ikus 2. adibidea).
  • Aurretiaz inolako harremanik ez duten partikularrak eta/edo egoitza elektronikoaren erabiltzaileak (ikus 3. adibidea).

Zein lege euskarri dauka?

AFAko egoitza elektronikoa apirilaren 5eko Diputatuen Kontseiluaren 26/2011 Foru Dekretuaren bitartez sortu zen. Dekretu horrek egoitzaren erabiltzaileei aukera ematen die beste batzuk izapide telematiko jakin batzuk egiteko gaitzeko, eta izapideok lehenengoek eginda baleude bezala balio dute (3.g artikulua).

Oinarrizko kontzeptuak:

  • Baimen emailea: egoitza elektronikoaren erabiltzailea, beste bat (baimendua) baimentzen duena zerbitzu telematiko jakin batzuk erabiltzeko. Baimenduak egindako izapideek baimen emaileak eginda baleude bezala balio dute
  •  Baimendua: egoitza telematikoaren erabiltzailea, zerbitzu telematiko jakin batzuk erabiltzeko gaitua. Baimenduak egindako izapideek baimen emaileak eginda baleude bezala balio dute.

Zerbitzu honen ezaugarri nagusiak dira:

  • Baimentze prozesua erabat telematikoa da.
  • Baimenak telematikoki egiten diren AFAko egoitza elektronikoko izapideei soilik eragiten die.
  • Zerbitzua ziurtagiri elektronikoak erabiltzen dituzten erabiltzaileek soilik erabil dezakete.
  • Baimen emailea eta baimendua pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke.
  • Biak izan behar dira egoitza elektronikoaren erabiltzaileak.
  • Baimenek zerbitzu bat edo gehiago barne har dezakete.
  • Zerbitzu bat erabiltzeko baimena emateak zerbitzu horrekin lotutako izapide guztietarako baimena ematen dela esan nahi du.
  • Baimen emaile batek nahi beste baimendu izan ditzake zerbitzu bererako edo zerbitzu desberdinetarako.
  • Baimenak behin baino ezin dira eman.
  • Baimenen bidez egindako izapideak erregistratu egiten dira eta baimenduak zein baimen emaileak egoitza elektronikoan kontsulta ditzake.

 Nola baimentzen da?

Baimen bat aktibatzeko honako pausu hauek eman behar dira:

 

Baimenak
 

 

Zntzuk dira baimen daitezkeen zerbitzuak?

Ezin dira egoitza elektronikoko zerbitzu guztiak baimendu. Baimen daitezkeen zerbitzuak zeintzuk diren baimentze prozesuaren lehenengo pausuan kontsulta daitezke.

 Nola funtzionatzen du?

Jarrian baimentze prozesua eta baimenen erabilera deskribatzen dituen bi adibide jarri dira:

 Ba al dago baimenak baliogabetzerik?

Baimenak edozein momentutan baliogabetu daitezke. Baimen emaileak zein baimenduak egin dezake hori. Bi kasuetan, baimena berehala indargabetuko da.


Zein egoeratan egon daiteke baimen bat?

  • Hasita: baimen emaileak bukatuta dauka baimentze prozesuaren 1. pausua.
  • Onartuta: baimenduak baimena onartuta eta izenpetuta dauka (2. pausua).
  • Baieztatuta: baimen emaileak baimena berretsita eta izenpetuta dauka (3. pausua). Egoera honetan soilik gauza daiteke baimena.
  • Ezetsita. Baimendutako pertsonak baimena baliogabetu edo ezesten badu.
  • Baliogabetuta. Baimen emaileak baimena baliogabetzen badu.
  • Iraungitzeagatik baliogabetuta. Baimenaren eta/edo baimena izenpetzeko ziurtagirien indarraldia iraungita badago.
  • Egoitzak baliogabetuta. Segurtasun arrazoiak direla-eta, AFAk baimena baliogabetu badu.
  • Etenda. Segurtasun arrazoiak direla-eta, AFAk baimena aldi baterako ondoriorik gabe utzi badu.  

Erabilera adibideak.


1. adibidea: Gestoriak. enplegatuek beren bezeroen kontura egiten dituzten izapideak kudeatzea

Enpresa edo partikular batek gestoria baten zerbitzuak kontratatzen ditu Foru Ogasunarekin lotutako izapide jakin batzuk bere kontura egiteko.

Horretarako, gestoriaren legezko ordezkariak gestoriako enplegatuak baimendu behar ditu izapide horiek gestoriaren bezeroen kontura egin ahal ditzaten.

Ondorioz, honako eskema hau eduki behar da kontuan:
 

Gestoriaren eta bere bezeroaren

 

Gestoriaren eta bere bezeroaren artean "Borondatezko Ordezkaritza Erregistroa" zerbitzuan oinarritutako harreman bat sortzen da, ohiko prozesuaren arabera.

Halaber, gestoriaren legezko ordezkariak gestoriako enplegatuei "Borondatezko Ordezkarien Erregistroa" erabiltzeko baimena eman behar die izapide horiek gestoriaren bezeroen kontura egin ahal ditzaten. Hemen baimentze prozesua nola egiten den erakusten duen adibide bat ikus daiteke).

Aurreko bi pausuak egin ondoren, langileak gestoriaren bezeroen kontura jardun dezake honako prozesu honi jarraituta. Hemen aurretik baimendutako zerbitzu bat nola aktibatzen den ikus daiteke):

  • Egoitza elektronikora sartzen da pertsona fisikoaren ziurtagiri elektroniko bat erabilita.
  • "Nire baimenak" izeneko erlaitza aukeratzen du eta bere gestoriari dagokion baimena aktibatzen du.
  • "Borondatezko Ordezkarien Erregistroa" izeneko zerbitzua aukeratzen du.
  • "Balidazioa" izeneko aukerara doa.
  • "Sartu borondatezko ordezkari gisa" izeneko aukera aukeratzen du.
  • Zein bezeroren kontura egingo dituen eragiketak, haren IFZ sartzen du.
  • Dagokion zerbitzua erabiltzen du.
  • Baimentze saioa bukatzeko "Baimentzea bukatu" sakatzen du.

Itzuli gora

2. adibidea: bere enplegatuen artean lanak banatzen dituen enpresa.


Enpresa baten legezko ordezkariak honela banatu nahi ditu enpresako enplegatuen artean enpresak Arabako Foru Aldundiaren aurrean egin behar dituen izapide telematikoak:

  • 1. enplegatua: "Errolda eredua" izeneko zerbitzuarekin lotutako izapideak enpresaren kontura egiteko arduraduna.
  • 2. enplegatua: "Ziurtagiriak" izeneko zerbitzuarekin lotutako izapideak enpresaren kontura egiteko arduraduna.

Horretarako, enpresaren legezko ordezkariak 1. enplegatua "Errolda eredua" izeneko zerbitzua erabiltzeko baimendu behar du eta 2. enplegatua, aldiz, "Ziurtagiriak" izeneko zerbitzua erabiltzeko. Hemen baimentze prozesua nola egiten den erakusten duen adibide bat ikus daiteke.
 

   

 
Arreko bi pausuak egin ondoren, baimendutako langileek enpresaren legezko ordezkariaren kontura jardun dezakete honako prozesu honi jarraituta. Hemen aurretik baimendutako zerbitzu bat nola aktibatzen den ikus daiteke:
  • Egoitza elektronikora sartzen dira pertsona fisikoen ziurtagiri elektronikoak erabilita.
  • "Nire baimenak" izeneko aukeran beren enpresari dagokion baimena aktibatzen dute.
  • Bakoitzak erabil dezakeen zerbitzua aukeratzen du.
  • Dagokien zerbitzua erabiltzen dute.
  • Baimentze saioa bukatzeko "Baimentzea bukatu" sakatzen dute.

Itzuli gora

3. adibidea: aurretiaz inolako harremanik ez duten partikularrak eta/edo egoitza elektronikoaren erabiltzaileak.

Abeltzaintzako ustiategi bat arraza pirenaikoaren liburu genealogikoan sartuta dago eta ustiategi horrek Arabako Pirenaiko Elkarteak edozein momentutan behien errolda kontsultatzeko aukera izatea nahi du, liburu hori kudeatzeari dagozkion ondorioetarako.

Horretarako, ustiategiak "Abeltzaintza" zerbitzua erabiltzeko baimena eman behar dio liburua kudeatzeko egin behar diren izapideak egiteko elkarteak izendatutako pertsonari. Hemen baimentze prozesua nola egiten den erakusten duen adibide bat ikus daiteke.

Baimentze prozesua bukatu ondoren, baimendutako pertsonak abeltzaintzako ustiategiaren kontura jardun dezake honako prozesu honi jarraituta. Hemen aurretik baimendutako zerbitzu bat nola aktibatzen den ikus daiteke):

  • Egoitza elektronikora sartzen da ziurtagiri elektroniko bat erabilita.
  • Kudeatu beharreko liburu genealogikoa abeltzaintzako zein ustiategirena den, hari ematen dio "Nire baimenak" menuan baimena.
  • "Abeltzaintza" zerbitzura sartzen da eta zerbitzu hori erabiltzen du.
  • Baimentze saioa bukatzeko "Baimentzea bukatu" sakatzen du.

Itzuli gora

Probintzia Plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa +34 945 181818. Fax +34 945 181754. e-Posta: diputaciondigital@araba.eus
© Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava, 2010