Loading

Kargatzen

arabaeus Egoitz Elektronikoa

Bilaketarako inprimakia

2019/11/15 16:21:11

ZERBITZUAK

  • Informazio interesgarri berri bat

  • Nola erabili ziurtagiri digitalak

  • Baimenak

Nola sartu

AFAren egoitza elektronikoaren (aldundidigitala) zerbitzuak erabiltzeko, nahitaezkoa da modu telematikoan identifikatzea, hauen bidez:
 
  • B@K
  • B@KQ (lehengo ontzi jokoa)
  • Ziurtagiri elektronikoak
  • AFAk jaulkitako gakoak (salbuespenez).
Sistema horiek segurtasun maila desberdinak dituzte. Zein erabiltzen den, zerbitzu elektroniko batera edo bestera sartu ahalko da.
 
1) B@KQ (lehengo ontzi jokoa):
 
IZENPEk jaulkitako sistema da, pertsona fisikoentzat bakarrik. Argibide gehiago bere erabileraz eta nola lortu, hemen.
IZENPE ontzi jokoak eguneratzen ari da B@KQ sistemara bihurtzen; egoitzan erabiltzen duzun lehen aldian 2018/02/02tik aurrera, bihurtze prozesua hasiko da (erraza eta guztiz telematikoa), eta osatu beharko da egoitzara sartu ahal izateko.
 
2) Ziurtagiri elektronikoak:
 
Egoitza elektroniko honetan ziurtagiri hauek onartzen dira: “Zerbitzu elektroniko kualifikatuen emaileen konfiantzazko zerrendan” (TSL) agertzen diren ziurtagiri guztiak; zerrenda hori Energia, Turismo eta Agenda Elektronikoaren Ministerioaren egoitza elektronikoan dago argitaratuta.
Egoitzan gehien erabiltzen direnak hauek dira:
 
a) Pertsona fisikoentzat:
  • Herritarraren ziurtagiria (IZENPE)
  • NANe -NAN elektronikoa (Barne Ministerioa)
  • Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren (FNMT) pertsona fisikoen ziurtagiria
b) Pertsona juridikoentzat:
  • Erakundearen ziurtagiria (IZENPE)
  • Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren (FNMT) pertsona juridikoen ziurtagiria
  • Horietako ziurtagiriren bat lortzeko, dagokion ziurtapen erakundera jo behar duzu.
 
3) AFAk jaulkitako gakoak:
 
Erabiltzaile bat eta pasahitz bat aktibo badituzu, horiek erabiltzen jarrai dezakezu gakoak iraungi edo baliogabetu arte. Salbuespenak salbuespen, ez denez erabiltzaile edota pasahitz berririk sortuko, beste identifikazio sistemetako bat lortzea gomendatzen dizugu.
 
 
4) B@K:
 
IZENPEk jaulkitako sistema da, pertsona fisikoentzat bakarrik. Argibide gehiago bere erabileraz eta nola lortu, hemen.
 
Egun, ez dago zerbitzurik identifikazio sistema horrekin erabil daitekeenik.
 

Probintzia Plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa +34 945 181818. Fax +34 945 181754. e-Posta: diputaciondigital@araba.eus
© Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava, 2010