Loading

Kargatzen

arabaeus Egoitz Elektronikoa

Bilaketarako inprimakia

2019/11/15 16:33:16

ZERBITZUAK

  • Informazio interesgarri berri bat

  • Nola erabili ziurtagiri digitalak

  • Baimenak

Zer egin dezakedan

AFAren egoitza elektronikoaren bidez (diputaciondigital) zera egin dezakezu:
 
 
 1) Argibideak eskuratu, gai hauei buruz:
  • Egoitza elektronikoari berari buruz (funtzionamendua, albisteak, laguntzak, araudia, onartutako ziurtagiri elektronikoak, eta abar).
  • Zerbitzuei buruz (oinarrizko deskribapena, aurkezteko epeak, beharrezko agiriak, eta abar).
 
2) Egoitza elektronikoaren zerbitzu telematikoak erabili, hala nola:
  • Dirulaguntzak eskatzea.
  • Zerga izapideak egitea.
  • Eta abar.
 
Eskuragarri dauden zerbitzuak zenbait alderdiren arabera alda daitezke: aurkezteko epeen arabera, horiek erabiltzeko betekizunen arabera, eta abar. Unean-unean eskuragarri dauden zerbitzuak kontsultatzeko, zerbitzuen bilatzaile aurreratua erabil dezakezu.
 
3) Norbere informazioa kudeatu, aukera hauen bitartez:
  • Nire datuak: datu pertsonalak eta harremanetarako datuak kontsultatu eta eguneratu ahal dira.
  • Nire izapideak: zerbitzu batzuen egoeraren berri ematen du, interesdun agertzen bazara, alegia.
  • Nire jardunak: AldundiDigitalean egin dituzun ekintzak eta konexioak kontsultatu ahal dira.
  • Nire abisuak: zuri interesatzen zaizkizun prozeduren eguneratzearen berri ematen du.
  • Nire baimenduak eta Nire baimenak: baimenak kudeatzeko aukera ematen dute, egoitzaren beste erabiltzaile batzuek (baimenduek) baimen emailearen kontura beste eragiketa batzuk egin ditzaten.
  • Nire agiriak: zenbait zerbitzu modu telematikoan izapidetzeko erantsi dituzun agiriak kontsultatu ahal dira.
  • Nire jakinarazpenak: jakinarazpen automatikoen plataformarako sarbidea dago. AFAk onartzen duen plataforma da.
  • Gogokoak: egoitzaren barruan gogokotzat dituzun zerbitzuetara sarbide zuzenak daude.

Probintzia Plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa +34 945 181818. Fax +34 945 181754. e-Posta: diputaciondigital@araba.eus
© Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava, 2010