Loading

Kargatzen

arabaeus Egoitz Elektronikoa

Bilaketarako inprimakia

2019/03/25 02:14:26

ZERBITZUAK

Nola erabili ziurtagiri digitalak

Zer behar dut?

1. Egoitzak onarturiko ziurtagiri elektronikoetarik bat.

Hemen kontsulta dezakezu zerrenda eguneratua eta zer erakundek ematen dituzten egiaztagiri horiek. Haiek esango dizute zer pausori jarraitu behar diozun eta zer agiri aurkeztu behar duzun.

Ziurtagiriak ematen dituzten erakundeen loturak:


2. Txartelak irakurtzen duen gailua (salbu eta pertsona juridikoa bazara eta FNMTren 2A motakoa erabiltzen baduzu softwarean).

Beharrezkoa baldin bada, ziurtagiria eman zizun erakundeak aholkatuko dizu txartelak irakurtzeko zer gailu den bateragarria, eta, gainera, nola erosi ere esan diezazuke.

3. Zer software den beharrezkoa.

  • Txartelak irakurtzeko gailua erabiltzen baduzu, haren driverrak.
  • Zer ziurtagiri erabili nahi duzun, haren softwarea. Hura eman zizun erakundearen web orritik deskargatu dezakezu.
  • Izenperen oinarrizko ziurtagiria, AFAren egoitza elektronikoa konfiantzazkotzat jo dezan nabigatzaileak. Egoitzan lehenengoz sartzen zarenean instalatu ahalko duzu, agiri honen bukaeran jasotzen diren jarraibideak kontuak izanda.

 _____________________________________________________
 

Aldez aurretik egiaztatu beharrekoa:

AFAren egoitza elektronikora sartu baino lehen, edo sartzen ahalegindu baina ez baduzu lortu, ziurtagiri digitalak erabiltzeko beharrezkoak diren elementu guztiak behar bezala instalatuta daudela egiaztatu behar duzu.

Pausu hauei jarraitu behar diezu zure ziurtagiri elektronikoa behar bezala dabilen egiaztatzeko:

IZENPEren edozein ziurtagiri:

  • Sar zaitez IZENPEren egiaztapen zerbitzuan: https://servicios.izenpe.com/servicios_izenpe.probar/probar_lengua.do?lang=eu
  • Bete itzazu “izena”, “abizenak” eta “erakundea” eremuak zuk nahi dituzun datuekin (benetakoak zein gezurrezkoak, ez baitu informaziorik gordetzen).
  • Gero egin klik “sinatu”n. Leiho bat irekiko da, eta sinatuko duzun informazioa ageriko da han.
  • Sakatu “sinatu”, sartu PINa, eta egin klik "onartu"n.
  • Ziurtagiria behar bezala instalatuta dagoen esango dizu aplikazioak.
  • Ezin izan baduzu guztiz egiaztatu, edo emaitza ez bada zuzena izan, jar zaitez harremanetan IZENPErekin (www.izenpe.com)

NANe

  • Sar zaitez NANe-ren egiaztapen zerbitzuan:

https://www.sede.fnmt.gob.es/certificados/persona-fisica/verificar-estado

  • Hauta ezazu “comprobación de certificados”.
  • Ziurtagiria behar bezala instalatuta dagoen esango dizu aplikazioak.
  • Ezin izan baduzu guztiz egiaztatu, edo emaitza ez bada zuzena izan, jar zaitez harremanetan NANe-rekin (www.dnielectronico.es)

CAMERFIRMAren edozein ziurtagiri:

ANCERTen edozein ziurtagiri:

  • Sar zaitez ANCERTen egiaztapen zerbitzuan:

              Inicio / Programas / Sasesingstandar.

  • Hautatu “administración de tokens”
  • Egiaztatu ea sistemak “nombre de lector o token” ANCERT adierazten duela, eta “operativo” dagoela.
  • Hautatu “Id digitales regitrados” eta egiaztatu ea zuzen dauden ziurtagiriaren datuak.
  • Ezin izan baduzu guztiz egiaztatu, edo emaitza ez bada zuzena izan, jar zaitez harremanetan ANCERTekin (http://www.ancert.com/)

ACAren edozein ziurtagiri:

  • Sar zaitez web orri honetan:

 http://www.redabogacia.org

  • Hauta ezazu mapan zer probintziatakoa eta zer elkargotakoa zaren.
  • Zure ziurtagiria behar bezala instalatuta dagoenean baino ez dizu utziko hori egiten.
  • Ezin izan baduzu guztiz egiaztatu, edo emaitza ez bada zuzena izan, jar zaitez harremanetan ACArekin (http://www.acabogacia.org) 
 
Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren (DZFN) ziurtagiri elektronikoa.
Firma Profesionalaren edozein egiaztagiri:
  • Sar zaitez sistemaren egiaztapen zerbitzura https://ra.firmaprofesional.com/sysinfo
  • Aplikazioak sistema ondo konfiguratuta dagoen adieraziko dizu.
  • Ezin baduzu egiaztapena bukatu edo emaitza egokia ez bada, jar zaitez harremanetan Firma Profesionalarekin https://www.firmaprofesional.com/esp/2012-12-03-09-57-22/tiene-alguna-incidencia-3

    Baldin eta zuzen egin badituzu proba guztiak, ahalegindu zaitez AFAko egoitza elektronikoan sartzen. Baldin eta ezin izan badituzu arazoak konpondu:

     
    • posta elektronikoko kontu honetara idatzi: diputaciondigital@alava.net
    • Telefono honetara deitu: 902 100 513, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik

      _____________________________________________________

    Izenperen oinarrizko ziurtagiria instalatzeko prozesua (nabigatzaileak egoitza elektronikoan duen konfiantza)

    Ondoko honetan datza prozesua: Izenperen web orritik (oinarrizko ziurtagiriak behera kargatu - Izenperen gako publikoak atala) nabigatzailearentzat AFAren egoitza elektronikoa konfiantzako lekutzat jotzeko balioko diguten ziurtagiriak deskargatu eta geure ekipoan instalatu.

    Lor daitezke ziurtagiri horiek estekan sakatuta ere. 

    Sakatu ziurtagirietan, eta instalatu ziurtagiri hauek:
     

      Hatz marka 2007

    Zer nabigatzaileak egoitza konfiantzako web-tzat jotzeko, beharbada haren parametroren bat aldatu beharko duzu:

    Esaterako, Internet Explorer 8.0 erabiltzen baduzu, ziurtatu egin behar duzu aktibatuta dagoela “Comprobar la revocación de certificados del servidor” aukera. Horretarako, menua erabil dezakezu: Herramientas / Opciones de Internet / Opciones avanzadas”.

    Kontsulta ezazu fabrikatzaileak zer zehaztapen jarri dituen, baldin eta beste nabigatzaile edo bertsioren bat erabiltzen baduzu.
     

    Horiek horrela, helbide barra berde dagoenean eta web orria identifikatuta (giltzarrapoaren gainean sakatuta), konfiantzako lekuan zaudela esan nahi du.
     

    identifikazio

    ____________________________________________________

 

 

Probintzia Plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa +34 945 181818. Fax +34 945 181754. e-Posta: diputaciondigital@araba.eus
© Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava, 2010