Loading

Kargatzen

arabaeus Egoitz Elektronikoa

Bilaketarako inprimakia

2019/11/15 16:11:54

ZERBITZUAK

  • Informazio interesgarri berri bat

  • Nola erabili ziurtagiri digitalak

  • Baimenak

Erabilerraztasuna

Azken urteotan hainbat ekimen sortu dira webgunearen erabilerraztasuna hobetzeko jarraibideak koordinatzeko. Ekimen guzti horien artean “Web Accessibility Initiative (WAI)” delakoa gailentzen da, “World Wide Web Consortium (W3C)”-en parte dena. Erakunde honek “Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 1.0” garatu du; honen helburua ezintasuna duten pertsonei sarean dagoen edukia eskuratzeko erraztasunak ematea da.

Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa sortzeko aintzat hartu dira erabilerraztasunaren inguruko gomendioak, Aldundiak herritar guztiek, urritasun fisikoak zein teknikoak gorabehera, erabili ahal izatea nahi du eta. Hain zuzen ere:

  • HTML eta CSS kodeen gramatika formalak egokitu dira edukiak hainbat nabigatzailetan ondo ikusteko.
  • Atariaren ezaugarri bisualak (letra mota, tamaina, letraren kolorea eta atzeko planoarena, etab.) estilo orriaren bidez ezarri dira; erabiltzaileek gero nahi duten bezala alda ditzakete.
  • Aintzat hartu dira webgunearen egitura eta osaera semantikoa. Hain zuzen ere, txantiloiak antolatzeko kontuan eduki dira atalen izenburuak, zerrendak eta, oro har, webgunea ulertzen laguntzen duten elementu guztiak.

Erabilerraztasunerako neurri horiei guztiei esker Egoitza Elektronikoaren erabiltzaile urrituek oztopo fisikoak eta teknikoak gainditu eta hango informazio, prozedura, zerbitzu eta aplikazio guztiak eskura ditzakete.

Beste gomendio batzuk:

Egoitza elektronikotik nabigatzeko, komeni da aplikazioan bertan dauden botoiak erabiltzea.
Segurtasuna dela eta, ez da komeni nabigatzailearen “Atzera” botoia erabiltzea.
 

Probintzia Plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa +34 945 181818. Fax +34 945 181754. e-Posta: diputaciondigital@araba.eus
© Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava, 2010